- telefonicaconsumerfinance.net
- Segurtasuneko gomendioak
Segurtasuneko gomendioak
1. Segurtasuneko gomendioak.
Interneteko nabigazioan zure segurtasuna indartzeko, gomendio hauek ematen dizkizugu:
- Eduki beti eguneratuta zure nabigatzailearen softwarea. Horretarako, dagozkien hornitzaileen webgunera konekta zaitezke:
- Mozilla Firefox support.mozilla.org/es/products/firefox
- Microsoft Internet Explorer www.microsoft.com
- Apple Safari www.apple.com/es/safari/
- Erabili zure bezero-kodea, Telefónica Consumer Finance-ren Bezeroaren Guneko zerbitzuetara sartzeko erabiltzen duzun zenbaki sekretua, soilik erabilera horretarako.
- Ez tekleatu zure bezero-kodea zure inguruan ezezagunen bat baldin badaukazu.
- Ez erabili hirugarrenek esku har dezaketen ordenagailurik.
2. Interneten segurtasunez nabigatzeko oinarrizko hamar arau
- 1. Jatorri ezezaguneko mezu elektronikoak ez dira ireki behar.
- 2. Ez da datu pertsonalik eman behar, ezta sartzeko PIN koderik ere.
- 3. Ez dira ireki behar ezezagunek bidalitako fitxategiak.
- 4. Sarbide-gakoak ez dira idatzi behar ezein dokumentutan. Leku seguru batean gorde behar dira bezero, saltoki edo kontzesionarioentzako sarbide pribatuko koordenatuak.
- 5. Ez dira erabili behar PIN arinak edo antzematen errazak direnak.
- 6. Ez da inoiz konfiantzarik izan behar oparietan eta sustapen errazegietan, ezta informazioa premiaz eskatzen duten mezuei erantzun ere.
- 7. Birusen aurkako sistema bat eduki behar duzu, eta erabili eta aldian-aldian eguneratu behar duzu. Espioien aurkako sistema bat instalatzea ere komeni da espioi-programak eta publizitate-programak saihesteko.
- 8. Nabigatzailea eguneratuta eduki behar da, eta sistema eragilearen partxeak ere instalatu behar dira.
- 9. Garrantzitsua da ordenagailua babesteko zenbait arau kontuan hartzea.
- 10. Interneten erabileraren segurtasun orokorrari buruz informatuta egon behar da.
3. Glosarioa
Cookiea. Interneteko zerbitzari batek nabigatzaileari bidalitako informazioa, konexio berri bakoitzean berriro agertzen dena. Asmo legitimoekin erabil daitezke, esaterako erabiltzaileen identifikazioarekin, edo asmo gaiztoekin, nabigatzeko jarraibideak baimenik gabe biltegiratzearekin, kasu.
Intrusioa. Eraso informatikoa, zeinaren bidez erasotzaileak makina erabat kontrolatzea lortzen duen. Ordenagailuan bidegabe sartzean, litekeena da erasotzaileak makinako datu guztiak aldatzea, haren funtzionamendua aldatzea edo beste makina batzuei ere eraso egitea.
Uholdea edo spam-a. Internet bidez bidaltzen diren eta nahi ez diren mezu komertzialak. Spamaren bolumenak eta edukiak nabarmen zaildu dezakete posta elektronikoaren zerbitzuen erabilpena.
Phishing-a. Phishing izeneko erasoek mezu engainagarriak eta iruzurrezko zerbitzariak erabiltzen dituzte Interneteko zerbitzuen erabiltzaileak engainatzeko. Finantza-erakundeen kasuan, erabiltzaileek beren datuak ematea da haien helburua; adibidez, kreditu txartelaren zenbakia edo PINaren sarbide-gakoak.
Suebakia edo firewall-a. Sare baten barruan zein makinatara eta zein zerbitzutara sar daitekeen kontrolatzen duen sistema informatikoa. Batzuetan, sistema espezializatuak dira; besteetan, berriz, instalatutako programak (firewall pertsonala). Kontrol hori transmititutako informazioaren gainean egiten denean, eta ez soilik konexioaren gainean, proxy sistema erabiltzen da.
Troiarra. Itxuraz erabilgarria eta kaltegabea den beste programa batean ezkutatuta dagoen kode maltzurra. Batzuetan, troiarrak programa ezagunetan egoten dira; hortaz, softwarea nondik lortzen den kontrolatu behar da.
Birusa. Programa maltzur bat da, beste programa batzuen barruan kopiatzen dena eta ahalik eta gehien ugaltzen saiatzen dena. Beti horrela ez bada ere, birusak, kopiatzeaz gain, exekutatzen den sistemetako informazioa aldatu edo suntsitu ere egiten du gehienetan.
4. Segurtasunari buruzko estekak
Datuak babesteko agentzia: www.agpd.es
Birusen aurkako alerta-zentroa: alerta-antivirus.red.es