- telefonicaconsumerfinance.net
- Lege-informazioa
Lege-oharra
Telefónica Consumer Financek egoitza soziala Manoteras etorbidea 20, Paris eraikina, 28050 Madril helbidean du, IFK zenbakia A-86897980 du eta Madrileko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 31.767 liburukian, 106. folioan, 8. atalean eta M-571609 orrian, eta baita Espainiako Bankuaren Kredituko Finantza Establezimenduen Erregistroan ere 8836. baimen-zenbakiarekin.
Telefónica Consumer Financeren webgunera nahiz bertan dauden produktu eta zerbitzuei buruzko informaziora sartzeak berekin dakar lege- ohar honetan jasotako baldintzen onarpena. Horregatik, Telefónica Consumer Financeren webgunean eskaintzen den informaziora eta zerbitzuetara sartu eta horiek erabili nahi badituzu, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
- 1. Informazioaren baliotasuna
- 2. Jabetza intelektuala eta industriala
- 3. Debekatutako eta baimendutako erabilerak
- 4. Erantzukizunak
1. Informazioaren baliotasuna
Orri hauetan jasotako informazioa azken eguneraketa datan indarrean zegoena da.
Baldintza hauek azken eguneraketa dataz geroztik daude indarrean. Telefónica Consumer Financek beretzat gordetzen du edozein unetan aldaketak egiteko eskubidea eta, hala egiten badu, argitaratzen direnetik aurrera hartuko dute indarra eta egun horretatik aurrera aplikatuko zaizkie webgunearen erabiltzaile guztiei.
Berariaz aurkakoa adierazi ezean, webguneko edukiak eta, bereziki, informatzeko eta publizitatea egiteko erreferentziak, ez dira eskaintza lotesleak. Telefónica Consumer Financek beretzat gordetzen du egoki baderitzo webguneko edukiak aldatu eta hein batean nahiz osorik ezabatzeko eskubidea, baita bertarako sarbidea galarazi edo mugatzekoa ere, aldi batez zein iraunkorki.
2. Jabetza intelektuala eta industriala
Telefónica Consumer Financeren webgunean, barne hartzen dituen orrietan eta horietan jasotako informazio edo elementuetan, jabetza intelektualaren eta industrialaren babespeko testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, adierazpen grafikoak, datu baseak, programa informatikoak, logotipoak, markak, izen komertzialak edo beste ikur bereizgarri batzuk daude, eta Teléfonica Consumer Finance da horien titularra edo legezko lizentzia hartzailea.
Telefónica Consumer Financek ez du bermatzen Telefónica Consumer Financeren webguneko orrietan jasotako informazioaren edo elementuen zilegitasuna eta legezkotasuna, horien titularra ez bada bera edo bera kide den taldeko enpresetako bat.
3. Debekatutako eta baimendutako erabilerak
Debekatuta dago aurrez adierazitako obra, sorkuntza-lan eta ikur bereizgarriak ustiatzea, edozein modalitatetan, besteak beste, erreproduzituz, banatuz, hirugarren batzuei lagaz, jendaurrean komunikatuz edo eraldatuz, edozein motako euskarri edo bitarteko erabilita, haietako bakoitzaren titularrak aurrez eta berariaz horretarako baimenik eman ez badu. Debeku hori ez betetzea arau-hauste zehagarria izan daiteke indarrean den legeriari jarraikiz.
Hala ere, bere erantzukizunpean eta arriskupean betiere, erabiltzaileak deskargatu edo kopiatu egin ahal izango ditu elementuok, bere erabilera pertsonalerako soil-soilik, horrekin ez badu urratzen Teléfonica Consumer Financeren jabetza intelektual edo industrialeko eskubiderik. Bereziki, ezingo ditu horiek aldatu, eraldatu edo ezabatu, ez osorik, ez hein batean. Horrek ez dio, inola ere, baimenik edo lizentziarik emango Teléfonica Consumer Financeren jabetza eskubideen gain.
Debekatuta dago, Telefónica Consumer Financek berariaz horretarako baimenik eman ez badu, hirugarren batzuen webguneetatik esteka, hiperesteka edo lotura bidez lotzea Telefónica Consumer Financeren web orriekin, orri horiek ez badira atariko orri nagusia (URL honetan: http://www.telefonicaconsumerfinance.net) edo etorkizunean haren ordez jartzen dena; eta orobat debekatzen da beste pertsona, enpresa edo erakunde baten frame edo marko, ikur bereizgarri marka edo izendapen sozial edo komertzialen pean aurkeztea Telefónica Consumer Financeren web orriak edo bertan jasotako informazioa.
4. Erantzukizunak
Telefónica Consumer Financek ez du bermatzen Teléfonica Consumer Financeren web orrietan dauden elementuen eta informazioaren sarbidean etenak izango ez direnik, ongi bistaratu eta deskargatu ahal izango direnik, edo baliagarriak izango direnik; izan ere, haren kontrolpetik at dauden zenbait faktorek edo inguruabarrek galarazi, zaildu edo eten ditzakete.
Telefónica Consumer Financek ez du hartuko erantzukizunik hirugarren batzuen webgune edo web orrietako informazioaren eta edukien gainean, nahiz eta Telefónica Consumer Financeren webgunetik atzitu, esteka, hiperesteka nahiz lotura bidez; edo hirugarren batzuen webgune edo web orrietako informazioaren eta gainerako edukien gainean, nahiz eta Telefónica Consumer Financeren webgunera edo haren web orrietako edozeinetara lotu, esteka, hiperesteka nahiz lotura bidez; ezta hirugarren batzuek Teléfonica Consumer Financeren itxura edo ikur bereizgarriak erabiliz aurkeztutako informazioaren eta edukien gainean ere, berak horretarako berariaz baimenik eman ez badu.
Telefónica Consumer Financek ez du bere gain hartuko erantzukizunik, beste pertsona edo erakunde batzuek beraren webgunean eskain edo eman ditzaketen informazioari, orotariko edukiei, produktuei edo zerbitzuei dagokienez, ezta bere talde ekonomikokoak badira ere, eta bereziki, edonolako kalte-galerarik eragiten bada, aurreko horrekin lotuta, arrazoi hauek direla eta: (I) gabeziak eta eskasiak daude erabiltzaileei emandako informazioan, edo haren egiazkotasunean, zehaztasunean eta askitasunean; (II) ez dira bete, edo gaizki edo garaiz kanpo bete dira kontratuak edo kontratu aurreko harremanak; (III) ez dira bete informazioaren gizarteko zerbitzu emaileei dagozkien betebeharrak; (IV) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratu dira; (V) jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratu dira; lehia desleialeko edo bidegabeko publizitateko ekintzak egin dira; (VI) datuen babeserako eskubidea urratu da; edo sekretu profesionalerako nahiz ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako edo irudiaren gaineko eskubideak; eta (VII) oro har, ez da bete aplikatzekoak diren lege, usadio edo jokabide kodeetako edozein.
Telefónica Consumer Financek ez du bere gain hartuko erantzukizunik, arrazoi hauek direla-eta kalte, galera, erreklamazio edo gasturik eragiten bada: (I) interferentziak, etenak, akatsak, omisioak, telefono matxurak, atzerapenak, blokeoak edo konexio faltak izan dira sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio linea edo sareetako urritasun, gainkarga nahiz akatsengatik, edo Telefónica Consumer Financeren kontrolpetik at dagoen beste edozein kausagatik; (II) norbait bidegabeki sartu da, edonolako programa maltzurrak erabiliz edo edozein komunikabideren bitartez (adibidez, birus informatikoak edo beste edozein motakoak); (III) bidegabeki edo desegokiro erabili dira Telefónica Consumer Financeren web orriak; (IV) nabigazioan edo segurtasunean akatsak egon dira nabigatzaileak gaizki funtzionatu duelako edo haren bertsio eguneratu gabeak erabili direlako.