- telefonicaconsumerfinance.net
- Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
Telefónica Consumer Finance, E.F.C., S.A. partaidetzako kreditu-erakunde finantzario bat da. Bere kapital sozialaren %50a CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. kide bakarreko sozietatearena da, eta beste %50a Telefónica, S.A.rena.
CaixaBank Taldeko beste konpainia batzuek bezala, Telefónica Consumer Finance E.F.C.,S.A. ere Bezeroaren Arreta Zerbitzuari (BAZ) atxiki da, bere bezeroen eta CaixaBank Taldeko erakundeen kexak eta erreklamazioak artatzeaz eta ebazteaz arduratzen denari, alegia.
Edozein kontsultarako, bezeroak Bezeroaren Arreta Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan, 900 101 114 doako telefono-zenbakira deituta.
Erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, bezeroek erreklamazioak aurkez ditzakete Bezeroaren Arreta Zerbitzuan, honako aukera hauetako baten bidez:
- 900 460 297 doako telefonora deituta.
- Bezeroen eremu pribatuan jarritako inprimakiaren bidez ("Zerbitzuak" esteka, "Erreklamazioak" atala).
- Inprimaki honen bidez: Atari publikoaren inprimakia
- Idatzi bidez, posta helbide honetara bidalita: Calle Pintor Sorolla, 2-4, 46002 - Valencia.
- CaixaBank-en bulego batean entregatutako idazki baten bidez.
- Posta elektroniko bat bidaliz helbide honetara: servicio.cliente@caixabank.com
- Kataluniaren kasu zehatzean, gainera, Kataluniako Generalitateak 012 zenbakiaren bidez kontsumitzailearentzat jartzen duen telefono bidezko kontsulta-zerbitzua ere erabil daiteke. Erreklamazio/Salaketa orri ofizialak daude bezeroen eskura.
Era berean, Bezeroaren Arreta Zerbitzuak gehienez 2 hilabeteko epea du erreklamazioak ebazteko, dagozkion funtzionamendu-araudian ezarritakoari jarraituz. Ebazpenarekin desadostasuna gertatzekotan edo adierazpenik igorri gabe adierazitako epea igaro bada, bezeroak gainbegiraleen erreklamazio zerbitzuaren aurrean bere erreklamazioak adierazi ditzakete.
Erregelamenduak.
1. CaixaBank, S.A.ren Bezeroen Defentsarako Araudia.
Gainbegiraleen Erreklamazio zerbitzuak
1. Banku-zerbitzuak: Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuari bidal daitezke, helbide honetan: Calle de Alcalá, 50, 28014 - Madrid.
2. Auziak Linean Ebazteko Europar Batasunaren Plataforma
https://ec.europa.eu/consumers/odr/main/index.cfm?event=main.home2.show&lng=ES
Zerbitzu finantzarioen bezeroen gardentasun eta babes araudia
Kontsumitzaileen Babesaren Araudi Orokorra eta kontratazio baldintzak
- Apirilaren 13ko, 7/1998 Legea, kontratazioaren baldintza orokorrei buruzkoa
- Azaroaren 16ko Legegintzazko 1/2007 Errege Dekretua, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituena.
- Uztailaren 11ko 22/2007 Legea, kontsumitzaileei zuzendutako finantza-zerbitzuak urrutitik merkaturatzeari buruzkoa.
- EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, banku zerbitzu eta produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzeari buruzkoa.
- 22/2010 Legea, uztailaren 20koa, Kataluniako Parlamentuarena, Kataluniako Kontsumo Kodeari buruzkoa. Era berean, lege honetan xedatutakoaren arabera, kontsumitzaileek hitzartu nahi dituzten oinarrizko finantza-zerbitzuen kontratuen baldintza orokorren eredu bat eska dezakete.
Kontsumorako kreditua:
- Ekainaren 24ko, 16/2011 Legea, Kontsumo Kredituen kontratuei buruzkoa.
Banku-zerbitzuei buruzko araudi orokorra
- Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren, banku-zerbitzuen bezeroaren gardentasun eta babesari buruzko Urriaren 28ko, EHA/2899/2011 agindua.
- Espainiako Bankutik, kreditu erakunde eta ordainketa zerbitzu hornitzaileei banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguen ematearen erantzunkizunari buruzko, ekainaren 27ko, 5/2012 zirkularra.
Ordainketa zerbitzuak
- Ordainketa-zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 legea.
- Ekainaren 14ko EHA/1608/2010 Agindua, ordainketa-zerbitzuei aplikatu beharreko baldintza-gardentasunaren eta informazio-baldintzen ingurukoa.
- Martxoaren 14ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 260/2012 Araudia (EB). Beraren bidez, baldintza teknikoak eta enpresa-baldintzak ezartzen dira euroetan egiteko transferentzietarako eta helbideratutako zordunketetarako, eta 924/2009 Araudia (EE) aldatzen da.
Bezeroaren arreta-zerbitzua eta Bezeroaren Defendatzaile zerbitzua
- Azaroaren 22ko 44/2002 Legea, finantza-sistema erreformatzeko neurriei buruzkoa, ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak aldatua.
- Bezeroarentzako arreta Departamentuei eta Zerbitzuei eta erakunde finantzarioen bezeroaren defendatzaileari buruzko, martxoaren 11ko, ECO/734/2004 agindua.
- Azaroaren 16ko ECC/2502/2012 Agindua, Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren eta Aseguru eta Pentsioen Zuzendaritza Nagusiaren erreklamazio-zerbitzuen aurrean aurkeztutako prozedura arautzeari buruzkoa.